Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Aipagarriak

Xilofono bat metalezko botilekin egin dugu

Instrumentuen eraikuntzari sarrera emango diogu. Oraingo honetan xilofono bat prestatuko dugu botilak erabiliz. Gure kasuan metalezko botila batzuk aurkitu ditugu baina posible da kristalezko botilekin egitea ere ( tonuen sorrera ur kantitate desberdina behar izango du) Ariketa hau Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan erabil daitezke; etapa bakoitzerako egokituz. Hasi baino lehen soinuaren sorreraren inguruan hainbat irizpide jorratuko ditugu EKINTZAREN AURKEZPENA: Gure botilak aurkeztuko dizkiegu ikasleei eta galdetuko diegu ea zein instrumentu egin ditzakegn botila hoiek erabiliz ( maraka desberdinak barruan duten alearen arabera, zelan aterako dugu soinua, putz eginez eta uraz baliatuta tonu deberdinak erreproduzitzen duten botilak lortuko ditugu..) Behin zehaztapen hauek eginda, eta xilofono bat egitea posible dugula argi geratu denean zehaztuko dugu egin beharrekoak botilen tonoa urarekin eraldatzeko. Horretarako adibide batzuk egin

Azken argitalpenak