Xilofono bat metalezko botilekin egin dugu

Safe Creative #1008297171013
Instrumentuen eraikuntzari sarrera emango diogu.
Oraingo honetan xilofono bat prestatuko dugu botilak erabiliz.
Gure kasuan metalezko botila batzuk aurkitu ditugu baina posible da kristalezko botilekin egitea ere ( tonuen sorrera ur kantitate desberdina behar izango du)
Ariketa hau Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan erabil daitezke; etapa bakoitzerako egokituz.
Hasi baino lehen soinuaren sorreraren inguruan hainbat irizpide jorratuko ditugu

EKINTZAREN AURKEZPENA:

Gure botilak aurkeztuko dizkiegu ikasleei eta galdetuko diegu ea zein instrumentu egin ditzakegn botila hoiek erabiliz ( maraka desberdinak barruan duten alearen arabera, zelan aterako dugu soinua, putz eginez eta uraz baliatuta tonu deberdinak erreproduzitzen duten botilak lortuko ditugu..)

Behin zehaztapen hauek eginda, eta xilofono bat egitea posible dugula argi geratu denean zehaztuko dugu egin beharrekoak botilen tonoa urarekin eraldatzeko.

Horretarako adibide batzuk egin daitezke: ura bota edo kendu ( ura botatzen dugun bitartean botila perkutitzen joaten bagara, tonua zeharo jeitsiko da, horrela txikienak argiago ikusiko dute atera beharreko erlazioa:

TONUA IGOTZEKO : Botilari ura kendu ehar diogu,
TONUA JEISTEKO : Ura bota behar dugu botilan

Taldea bi talde txikitan bananduko dugu eta talde bakoitzak lau nota bilatu behar ditu botilez eta uraz baliatuta:

TALDE 1: DO – RE -MI – FA
TALDE 2: SOL – LA – SI – DO

Tonu zehatza lortu duten jakiteko, eskala natural bat erreproduzitzeko gai den oinstrumentu bat behar izango dugu. (beste xilofono bat, gitarra, pianoa...)


Lagungarria izan daiteke lurrean zintarekin egindako pentagrama bat ( musika gela askotan dago) baina ez badago ez da ezer gertatzen; honen helburu bakarra ikasleek botila bakoitzak pentagraman hartu behar duen lekuan kokatzea da.

Behin gure xilofonoa eraikita, eurek txirularekin edo ezaguna duten abesti bat interpretatuko dugu (Oh when the saints, pintto pintto...)
Kontutan hartu xilofono honek eskala naturala soilik erreproduzitzeko gai dela, beraz, alteraziorik ez duen abesti bat interpretatu behar dugu.

Bide batez akordeen sorrerari sarrera eman diezaiokegu. “Lagunak” diren notak aldi berean interpretatuz:

DO – MI
RE – FA
MI – SOL
FA – LA
SOL – SI
LA - DO

www.musikahezkuntza.org - www.educacionmusical.net

Safe Creative #1008297171013

Iruzkinak